XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxaropenez betea zijoan, eta hala ere...... une batean mila puska egin zen bere itxaropen osoa.

Orain azpian zeukan adarra ez zen hazi Sinuk uste zuen bezain sendo; hautsi zen eta airean aurkitu zen Sinu, errekara erortzeko zori zorian.

Jeneralean horrek ez zukean inportantziarik batere.

Hamaika aldiz eroria zen lehen ere Sinu ibaira; baina iguanek bista bereziki ona bait dute, krokodilo erraldoi baten arrastoa sumatu zuen Sinuk errekan, perikospiozko begi atera haiek bakarrik agerian zituela.

Asuren gertuan erori zen Sinu errekara.

Zuzendu zen ahal zuenik eta azkarrena eta igari hasi; baina Asuri ihes egiteko bezain azkarra ez zen izan.

Elkarren leian ari ziren bi igarilari trebeak; galtzen bazuen ba zekien Sinuk heriotza zuela gainean.

Isatsa gidagailutzat erabiliaz, azkar ibili zen iguana uretan, ankekin laguntzen ibili beharrik gabe.

Krokodiloak ere urpean jarraitu zuen arik eta bestea atzeman zuen arte.

Plaiatik bertan erori zen Sinu, eta segundo batzuen kontua zen hondarpilara iristea.

Sinuren ankak lur jo zuten une unean eman zuen kolpea krokodiloak; baina gaizki atera zituen kontuak harek ere, eta segundo zati baten erretrasoa ekarri zuen.

Iguanaren isats gainean itxi ziren haren hortzak eta isatsaren hirutatik birekin bakarrik gelditu zen.

Hondarpilan gora alde egin zion Sinuk eta handik zuhaitzera igo zen, bere umearekin elkartzera.

Horrela bientzako eman zuen jokuak bere frutua.

Krokodiloari iguana baten zatia eman zion bere estrategiak, eta Sinuri bizitza salbatu zion bere seguragailuak.

Berehala aurkitu zuen Sinuk bere umea eta arbola haundiak lur aldera zeuzkan adarretako batera eramanaz aldendu zuen boaren arriskutatik.

Atsegabez begiratu zuen Asuk bere inguruan.

Teju-musker bat ikusi zuen nola zebilen bandu batzuen artean, baina ez zion ardurarik eman; tejua ez daiteke arboletara igo, baina egundoko abiadan ibiltzen da.

Anakonda da mundu berriko sugerik haundiena.

Ez da pozoitsu.

Zaborraz betetako ibaiertzetan egiten du kabia tortugak.

Ba zekien Asuk, kolore distiratsua ta bi kilo zituen musker hura jateko erarik ez zuela berak.

Eta uretan sartu zen berriro.

Bere hondarpilara nagi zetorrela, burruka latzen baten istiluak entzun zituen plaia aldetik, eta bere familiarteko bat, metrobete baino gehiago zuena, ikusi zuen jaguar batekin basatiro burrukan.

Jaguar batekin? Ta zer egiten zuen jaguar batek garai hontan kanpoan?.

Lo egon behar zukean.

Behar bada krokodiloak iratzarriko zuen katua?.

Hori ez zuen inork sekula jakingo.

Klaska klaska egiten zuen krokodiloak bere masailezur ikaragarriak zabaldu ta itxiaz, heriotz-amorruz beterik.